basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 07
ekaina
2017

Imanol Ibarrondo Basque Teamera batu da, kirolari eta teknikarien zerbitzura fundazioaren ‘coaching’ departamentuko buru izateko

Bilbotarrak fundazioarekin egingo du lan 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoak arte, lana blokeka antolatuz, teknikariekin hasita

Hamabi urtez futbolari profesionala izateaz gain, Enpresa Zientzietan lizentziatua da Imanol Ibarrondo eta ‘Kirol Erakundeen Kudeaketan’ masterra dauka. Orain dela hamar urte goi mailako kirolariekin ‘coach’ lanetan hasi zen, baita hainbat esparru eta sektoretako pertsona eta errendimendu altuko taldeetan liderren bilakaeran ere.

Tokioko 2020ko Jokoetan bukatuko den olinpiar ziklo honetan BASQUE TEAMek bere taldera batuko du Imanol, fundazioko teknikariei eta kirolariei bere jakintza eta esperientziarekin laguntzeko, euren errendimendu gorena erdiesteko prozesuan.

Lana blokeka bananduko da eta teknikariak lehenengo sartuko dira dinamikan, udaren ostean, lidertza eta coaching gaitasunak landuko dituen formakuntzan; eta ondoren, bigarren fase batean, kirolariekin hasiko da beharrean Ibarrondo. Imanolentzat garrantzitsua da lehenengo prestatzaileekin hastea gero horien lanak indarra eta eragina izan dezan kirolariengan. “Teknikariek ikasi behar dute euren kirolariekin maila altuko eskakizuna duen erlazioa eratzen, baina aldi berean erabateko errespetu eta konfiantza dituen harreman bat sortu behar dute. Lagundu behar diete ezbeharrei aurre egitean nolakoak izaten ari diren eta nolakoak izan nahi duten ikasteko, une zailetan, arrakasta garaian, porrota garaian, erronken aurrean… lagundu behar diete euren pentsamenduaren heziketan edozein egoeratan euren emozioak identifikatzeko, onartzeko eta adierazteko, euren gogo-aldarteak eraldatzeko, euren beldurrak gainditzeko eta euren buruarengan sinesteko; erronka ikaragarria” dio Ibarrondok.

INCOADE-ko (Kirol Coaching-eko Institutua) presidenteak esperientzia handia izan du Brasilgoko Olinpiar Jokoetan, eta adierazi du berarentzat pribilegioa dela fundazioaren bekadunei euren ametsak lortzeko bide horretan hazten laguntzea, erdietsi nahi dituzten emaitza zoragarri horiek bereganatzeko, goi mailako kirolari eta teknikari bilakatzeko.