basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Iñigo Peña Belgrado edit
Piraguismoa 03
ekaina
2017

Beste urre bat Iñigo Peñarentzat K2-1.000 metrokoan, oraingoan Belgraden

Orain dela aste bat Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek ezustekoa eman zuten Szeged-eko Munduko Kopako K2-1.000 metrokoan garaipena lortu zutenean, eta zazpi egun geroago hura kasualitate hutsa ez zela izan baieztatu dute Belgraden ere irabazita.

Atzetik etorrita, bikoteak beste aurkari guztiak gainditu ditu eta garaipena erdietsi du 3.10.148 denborarekin. Hoff eta Gross alemanak bigarren izan dira (3.11.000) eta Nekriosius eta Olijnik lituaniarrek osatu dute podiuma (3.11.886).

Iñigo Peñak eskarmentu handia zuen K4-1.000 metroko proban eta diploma eskuratu zuen iazko Rioko Olinpiar Jokoetan. Orain bi palistentzako ontzi batera aldatu behar izan da, beste bikotekide batekin, Francisco Cubelosekin, eta horrek zalantza batzuk sortu zituen ezpaitzekiten format berrira ondo moldatuko ziren ala ez.

Zalantza guztiak uxatu dituzte Trasonako hautazko probetan sendo aritu zirelako eta Munduko Kopan jokatutako bi estropadetan garaipena lortu dutelako. Lehenengoan gainera munduko errekorra hautsi zuten.

Begoña Lazkanok, bestalde, zortzigarren postuan aaitu du K1-500 metrokoa.