basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Gurutze Brasil 2017
Triatloia 29
maiatza
2017

Gurutze Fradesek laugarren postua lortu du Florianópoliseko triatloian, Brasilen, eta ia ziurtatu du horrela Konarako txartela

Gurutze Frades 15. postuan irten zen uretatik, aurrealdeko taldearengandik 6 minutura jarriz, Elisabeth Gruber edo Kristin Moeler lagun zituela.

Ohi bezala, Basque Teameko triatletak gogor ekin zion 180 kilometroko bizikletako tarteari eta baldintza klimatologikoak egokienak ez baziren ere, aurrera egin zuen apurka-apurka. Tarte hori 4:53:20ko denborarekin bukatu zuen, kategoriako hirugarren denbora partzial onena. Horri esker oinezko zatia bosgarren postuan hasi zuen.

Korrikan Guruk oso hasiera ona izan zuen eta une batzuetan hirugarren tokian ere jarri zen lasterketan baina azkenean oso positiboa den laugarren postu batekin konformatu behar izan zuen, Hawaiko Konako proba handirako txartela ia-ia ziurtatuta.