basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Iñigo Peña Szeged
Piraguismoa 27
maiatza
2017

Iñigo Peñak urrezko domina jantzi du Szeged-eko Munduko Kopan, K2-1.000 metroko modalitatean munduko errekorra hautsita gainera

Basque Teameko Iñigo Peña palistak eta Talaverako Paco Cubelosek osatutako bikoteak lehenengo postua bereganatu du aste honetan Szeged-en (Hungarian) jokoan den pistako piraguismoko Munduko Kopan, K2 1.000 metroko modalitatean.

Iñigo Peñak eta bere bikotekidean gaur jokatutako finala irabazi dute eta gainera Munduko errekor berria ezarri dute, 3:05:624ko denborarekin, Alemaniak 2014. urtean lortutako 3.06.792koa hautsita.

Munduko 800 palista baino gehiago lehiatzen ari dira Szegedeko proban. Zumaiarraren ontzia podiumeko gorengo tokira heldu da Marko Tomicevic eta Milenko Zoric olinpiar dominadunen ontzi serbiarra eta Max Hoff eta Marcus Gross alemanena gaindituz, beste batzuen artean,

Peñak eta Cubelosek urrezko domina hau sendotasunez irabazi dute 2017ko Munduko Kopa honetan, finalean Tsurkan-Kukharyk ukrainiarren ontziari 861 mileneko eta Havel-Spicar txekiarren ontziari 3 segundo eta 615 mileneko aterata.