basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 10
maiatza
2017

“Munduko txapelketan hobeto egiteko aukera geneukan, baina lehenengo zortzien artean amaituta, helburua bete dugu”

Urteroko balorazio biomedikua egiteko Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrora (HTZ) egindako bisitan, Tania Calvok aitortu digu pistako txirrindularitzako Munduko txapelketako balantzea hala moduzkoa dela, helburua bete zuen arren

Pistako txirrindularitzako abidura probetan Tania Calvo munduko onenen artean dago. 500 metroko proban eta taldekako abiadura proban, Helena Casasekin batera, zazpigarren postuan bukatu zuen Hong Kongen jokatutako txapelketan. Taniak onartzen du azken proba horretan ez zutela egun bikaina izan, eta lehenengo zortzien artean bukatzeko jarri zuten helburua bete zuten arren, postu hobea lortzeko aukerak bazituztela.  
 
Gasteiztarrak baieztatzen du Olinpiar Jokoen ondorengo urtea izanagatik (faktore horrek olinpiar ziklo berri baten hastapenetan erritmoa jaisten du normalean), Txinan jokatutako Munduko txapelketak maila oso altua izan zuela. “Australia lehendik ere hor zegoen baina orain belaunaldi berri bat dauka, talde txinatarrean batzuek kirola uzten dutenean onak diren beste batzuek ordezkatzen dituzte, Holandak jende asko dauka, Alemania gaztetu egin da eta Kanada hobera doa” dio Calvok. 
 
Taniak oraindik ez du hurrengo denboraldian pentsatzen, ezta uda edo hurrengo Munduko Kopak nola antolatuko dituen ere. Basque Teameko txirrindulariak dio oraindik goiz dela 2020ko Tokioko Jokoetan pentsatzen jartzeko, gero hiru urteak oso arin pasatzen diren arren. “Oraingoz lasai nago. Uste dut datorren urtera arte edo hurrengora arte ez nazela urduri jarriko eta ez dudala nire jarrera aldatuko”. 
 
2016ko Rioko Jokoetan olinpiar diploma lortu zuen Taniak taldekako abiadura proban eta orain ere sasoi onean dagoela adierazten du. “Nire prestakuntzan egin nituen aldaketak ondo etorri zaizkit, hobekuntza nabaritzen dut eta motibatuta nago entrenatzen jarraitzeko; uste dut garrantzitsua dela”.