basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
_MDA7813
Snowboard-a 03
apirila
2017

Lucas Eguibar snowboardlariak Munduko txapelketan lortutako bi zilarrak aurkeztu ditu Basque Teamekin lankidetza-akordioa itxi duen QuironSalud taldeko Policlinica Gipuzkoan

Lucas Eguibar bi aldiz igo da podiumera aurtengo Munduko Kopan eta zilarrezko bi domina lortu ditu Sierra Nevadako Munduko txapelketan

Basque Teameko ‘rider’ak denboraldiaren balantzea egin du eta etxean, Donostian, dagoela aprobetxatuta, ekokardiograma egin diote Policlinika Gipuzkoan, QuironSalud taldeak urte baterako lankidetza-akordioa itxi baitu fundazioarekin

Lucas Eguibar pozik azaldu da denboraldi honetan egindako lanarekin; batez ere Sierra Nevadako snowboardcrosseko Munduko txapelketan lortutako bi zilarrekin, bat bakarkako lehiaketan eta bestea taldekakoan, Regino Hernandezekin batera.

Denboraldian goraka egin du. Berak esperotako erregulartasuna eduki ez badu ere, Lucasek Munduko Kopa bi podiumekin amaitu du. Taldeka irabazi zuen Montafoneko Munduko Kopa, Austrian, iazko abenduan, eta bigarren izan zen Feldbergeko Munduko Kopan, Alemanian, aurtengo otsailean.

Munduko azken Kopan, Veysonnaz-en, Suitzan, garaipenetik oso gertu egon da. Eguibarrek badaki zer den han irabaztea eta oraingoan finalera heldu arte txanda guztietan nagusitu eta sasoiko dagoela erakutsi arren, final handian eroriko batek zapore garratzarekin utzi zuen. Israel Planasi, Lucasek Munduko txapelketan parte hartu ostean zendu zen bere teknikariari, omentzeko aukerak ihes egin zion.

Denboraldia ia bukatuta, snowboardlari gipuzkoarrak 2018ko otsailean PyeongChangen, Korean, jokatuko dituzten Jokoetan du jomuga. 2015ean Munduko Kopako sailkapen nagusian jaun eta jabe eta estatuan Kristalezko Globoa lortzen lehena izateaz gain, Lucasek aurreko Neguko Jokoetan ere parte hartu zuen, Sotxin (Errusia) 2014an, zazpigarren tokian bukatuz eta olinpiar diploma eskuratuz.

Basque Team eta Quironsalud-en arteko akordioa

Denboraldia bukatu eta etxera bueltatu dela aprobetxatuta, Lucasi ekokardiograma bat egin diote Policlínica Gipuzkoan, Quironsalud taldeak lankidetza-akordioa sinatu baitu Basque Teamekin urte baterako.