basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Snowboard-a 12
martxoa
2017

Lucas Eguibarrek zilarrezko domina irabazi du Sierra Nevadako Munduko txapelketan

Donostiarra bigarren izan da, Pierre Vaultierren atzetik

Itsasoaren ondoan jaio arren, oso goiz ikasi zuen eskiatzen, bere gurasoek bi urterekin piztu baitzioten elurrarekiko zaletasuna. Hamabost urterekin snowboard taula ezinbesteko elementu bilakatu zen berarentzat, eta gaur elementu horrek loria eman dio Sierra Nevadan. Lucas Eguibarrek zilarrezko domina lortu du emozioz jositako snowboardcrosseko finalean. Basque Teameko rider-ak argi esan zuen sailkapen txandaren ostean Granadara etorri zela dena emateko asmoarekin.

Horrela gertatu da. Lucasek final zortzirenak gainditu ditu hirugarren tokian, erraz nagusitu da laurdenekoetan, finalerdietan sufritu egin du baina hirugarren postuarekin lortu du txartela, eta finalean zilarra lortu du Pullin erasoan izan duen arren. Pierre Vaultier frantziarrak baino ez du azpiratu euskalduna final handian.

Orain arte estatu mailan nahiko ezezaguna zen kirolean onena izateko erabakia hartu zuen Eguibarrek. Apurka-apurka hobetzen joan, eta erreferente bilakatu da 23 ureterekin. Olinpiar diploma irabazi zuen 2014ko Sotxiko Jokoetan, Munduko Kopa bereganatu zuen 2015ean eta 2016an brontzea eskuratu zuen sailkapen nagusian. Kirol honek eskatzen duen esparru psikologikoa landu ondoren, eta bizkarreko lesioa gainditu ostean, Lucas podiumeko bigarren tokira igo da Munduko txapelketa batean egindako laugarren parte-hartzean.