basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 03
martxoa
2017

Iker Sastrek denboraldia hasi du Lignanoko Irekiko bakarkako lehiaketan brontzea eskuratuta

Mahai-tenis egokituko jokalariak brontzea lortu du zirkuituan klasikoa den proba batean. Txapelketak hamaikagarren edizioa bete du aurten eta bertan arituko dira 34 herrialdetako 226 kirolari, tartean bost txapeldun olinpiko.

Iker Sastrek klase 2n hartzen du parte (muineko lesio larriak) buru-belarri prestatu du torneoa, 5 astetan holako lesioak dituzten kirolarien aurka jokatzeko saio espezifikoak eginez. Saio hauetan mahai-tenis egokituan aditua den Pablo Perez izan du prestatzaile Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioetan

Domina honi esker, Basque Teameko jokalariak aurrera egingo du zerrendan eta leku onean helduko da irailean Laskon, Eslovenian jokatuko den Europako txapelketara.

Gainera gaur eta bihar taldekako proban arituko da Miguel Angel Toledo bikotekidearekin, maiatzan Bratislavan, Eslovakian jokatuko duten taldekako munduko txapelketa prestatzeko.