basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Tania Calvo bronce en Cali
Txirrindularitza 20
otsaila
2017

Tania Calvok brontzea jantzi du taldekako abiadura proban, Caliko Munduko Kopan

Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu eta diploma bat lortu eta gero, Tania Calvok hainbat domina jantzi ditu aurtengo denboraldian.

Pistako txirrindulari gasteiztarrak, Helena Casasekin batera, brontzezko domina irabazi du asteburu honetan Caliko Munduko Kopan, Kolonbian.

Bikoteak txinatarrak azpiratu zituen B finalean eta emaitza honi esker buru jarri da Munduko Kopako zerrendan. Calvok eta Casasek 33.616 markatu zuten sailkapenean, laugarren postua erdiesteko nahikoa zena. Lehenengo txandan, kolonbiarren kontra, marka hobetu zuten (33.136) baina hau ez zen nahikoa izan final absolutura igarotzeko.

Anastasia Voinova eta Daria Shmeleva errusiarrek bereganatu zuten urrea eta Miriam Welte eta Kristina Vogel alemaniarrek zilarra. Esan bezala, Tania Calvok eta Helena Casasek hirugarren postuan bukatu zuten, Shanju Bao eta Yufang Guoren aurretik.

Bestalde, Illart Zuazubiskar zortzigarren izan zen omnium proban.