basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Lucas Eguibar Feldberg 2017 2
Snowboard-a 11
otsaila
2017

Lucas Eguibarrek Feldberg-eko Munduko Kopan zilarra eskuratu du, Sierra Nevadako Munduko Txapelketarako hilabete baino falta ez denean

‘Rider’ donostiarrak 23 urte bete zituen ostegunean eta gaur ederto ospatu du urtebetetzea, snowboard cross-eko Munduko Kopan bere zortzigarren podiuma lortuta. Modalitate honetan launaka (edo seinaka) lehaitzen dira bihurgune itxiak, saltoak eta moduluak dituen zirkuituan.

Sotxiko 2014ko Olinpiar Jokoetan urrea eta Munduko Kopako azken edizioan Kristalezko Globoa bereganatu zituen Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du proba eta Omar Visintin italiarrak hirugarren postuan bukatu du, Munduko Kopako sailkapen nagusian buru jarrita.

Lasterketa ‘foto finish’ delakoarekin erabaki da. Frantziarraren taularen muturrak helmugako lerroa zeharkatu du azken unean, eta horrela iaz bertan lortutako garaipena errepikatu du.

Eguibar (Sotxiko Jokoetan diploma lortu zuen eta garaile izan zen 2015eko Munduko Kopan) lehena izan zen final zortzirenetan eta final laurdenetan, eta bigarrena finalerdietan.

‘Luki’ bederatzigarren lekuan kokatuta dago sailkapen nagusian, 1.200 punturekin. Munduko Kopan bere zortzigarren podium lortu du gaur. Orain arte bi garaipen lortu ditu (biak Veysonnaz-en, Suitzan) eta hiru bigarren postu (Veysonnaz-en eta Andorrako Vallnord-Arcalis estazioan).

2013. urtean lortu zuen donostiarrak bere lehenengo podiuma, Arosan (Suitza) hirugarren izan zenean eta azkena iazko martxoan Baqueira Bereten. Han ere hirugarren izan zen, Sunny Valley-n (Errusia) bezala.