basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Basque Team orokorra
Albisteak 06
otsaila
2017

Goi-mailako kirolarientzako 2017ko Basque Team bekak eskatzeko epea ireki da

Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke http://basqueteam.eus/becas/ webgunean

Basque Team Fundazioko Patronatuak 2017. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean itxiko da. Oinarriak oso-osorik kontsultatu eta deskarga daitezke http://basqueteam.eus/becas/ webgunean.

Beka hauen helburu nagusia, BASQUE TEAM markapean diharduen Fundazioaren eginkizunari dagokion goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, batez ere kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei, kirol ez olinpikoak ere onartzen diren arren.

2017ko Basque Team bekek hainbat modalitate barne hartzen dituzte, hala nola, modalitate ekonomikoak (hiru aldaeratan: oinarrizko beka, helburukako sariak eta laguntza osagarriak) eta zerbitzu osagarriak eskaintzea (zerbitzu biomedikuak, kirol prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak edota, coaching-a eta kirolari bekadunen jardueren zabalkundearen bitartez, onura soziala helburu dutenak). Derrigorrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek ere BASQUE TEAM laguntzak eska ditzakete.

Beka hauek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, dopinaren aurkako borrokari eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2017. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne.

Beka, sari eta laguntza osagarrien zenbatekoa zehazteko, onartu diren eskabideak eta Euskadi Kirola Fundazioak duen finantza egoera hartuko dira kontuan. Ematerakoan, halaber, 2016eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean nazioarteko kirol lehiaketetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan.

Basque Team Fundazioa euskal sektore publikoko fundazioa da. Erakunde honen helburua goi mailako euskal kirola bultzatu eta sustatzea da; horrela, goi mailako kirolean nazioarteko lehiaketetan erruz parte hartu ahal izango da eta, bereziki, goi mailako kirol ekitaldietan. Halaber, lehiaketa horietan euskal kirolariek goi mailako emaitzak izatea da erakundearen beste helburua.