basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
bat-08_mda0555
Albisteak 16
abendua
2016

Jon Rahm golflariak hedabideei aurkeztu die gaur Basque Team fundazioarekin lotutako akordioa

Barrikako golf jokalariak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaria den Jon Redondok eta Basque Teameko koordinatzailea den Olatz Legarzak lagunduta, ekimena zertan datzan azaldu du

Gainera Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa (HTZ) eta Basque Teameko instalakuntzak bisitatu ditu

Basque Team Jon Rahmekin harremanetan jarri zen mundu mailan duen arrakasta ikusita, fundazioak bere kirolarien artean izan nahi zuelako golflaria. Irudi-kontratua eskaini zitzaion, beste kirolari batzuekin egin den moduan; Leticia Canales, Axier Muniain eta Aritz Aranburu surflariekin, esaterako. Orain dela urteak Estatu Batuetara aldatu zen arren, kirol arloan han hazi den arren eta komunikazio ikasketak han burutu dituen arren, Euskadirekin, bere herriarekin duen harremanari eutsi nahi dio.

Golflariak atzean utzi du amateur maila eta zirkuitu profesionalean lehiatzen ari da dagoeneko. Basque Teamek egindakoi proposamena onartu zuen baina irudi-kontratuaren 9.000 euroak golf proiektuak garatzeko fundazioan utziko ditu. Golfeko proiekturik egon ezean, dirua Basque Teamek egokitzat hartzen dituen kirol minoritarioen beste proiektu batzuk garatzeko erabiliko da.

Basque Teamekin lotutako akordioa zertan datzan azaldu ondoren, Jon Rahmek berak sinatutako argazki batzuk eman dizkie Jon Redondo Gazteria eta Kirol Zuzendariari eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileari. Ondoren Hobekuntza Teknikorako Zentroa (HTZ) eta Basque Teameko instalakuntzak bisitatu ditu.