basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Patinajea 28
azaroa
2016

Asteburu bikaina Iñigo Vidondo patinatzailearentzat: Espainiako hiru errekor hautsi ditu arabarrak

Basque Teameko Iñigo Vidondok Calgaryn jokatutako CanAm International izotz-patinajeko abiadura proban estatuko errekorra hautsi zuen larunbatean 1.500 metrokoan, 1:48.39ko denbora eginda. Sotxiko 2014ko neguko Jokoetan parte hartzeko eskatu zen denborarekin alderatuta, denbora hobea lortu zuen Iñigok.

Gainera atzo beste bi errekor lortu zituen. 37 segundotik jaitsi zen (36.96) 500 metrokkoan eta 1.11:51eko marka egin zuen 1.000 metrokoan.

Iñigo Vidondo 1989. urtean jaio zen eta gurpil-patinajean hasi bazen ere, denborarekin izotzera pasatu zen Marcelo Bresin teknikari italiarraren eskutik. Gerora Roberto Sigelekin hasi zen lanean. Inzell-en (Alemania) bolada bat eman ondoren, orain Calgaryn entrenatzen da. 2018ko Pyeongchang-eko Jokoetarako sailkapena lortzea da bere helburua.