basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 11
azaroa
2016

Tania Calvok beste urre bat jantzi du Munduko Kopan, taldekako abiadura proban

Arabarrak, Helena Casasekin batera, taldekako abiadura proba irabazi du Apeldoorneko hitzorduan

Tania Calvok eta Helena Casasek beste urrezko domina bat irabazi dute pistako txirrindularitzako Munduko Kopan. Oraingoan, Holandako Apeldoorneko hitzorduan. Casasek eta Calvok finalean Lamberinkek eta Braspennincxek osatutako etxeko bikotea hartu dute mendean podiumeko gorengo tokira iristeko.

Arabarra eta katalana azkarrenak izan dira sailkapen txandan eta horretan erraz azpiratu dituzte japoniarrak. Horrela lortu dute finalerako txartela eta azken lasterketan holandarrak garaitu dituzte segundo bateko aldearekin.

Calvok eta Casasek ondoz-ondoko bigarren urrea erdietsi dute Munduko Kopan, orain de la aste bat Glasgowkoan urrezko domina jantzi baitzuten proba berdinean.

Horrez gain, Irene Usabiagak hamalaugarren postuan bukatu du omniuma. Bederatzigarrena izan da scratchean, hamazortzigarrena tempoan, hamargarrena kanporaketan eta ez du saririk lortu puntuaketan.