basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 23
urria
2016

Bigarren domina Tania Calvo txirrindulariarentzat Europako Txapelketan

Tania Calvo Basque Teameko txirrindulariak bigarren domina lortu du Frantziako Saint-Quentin-en-Yvelinesen jokatzen ari diren Europako Txapelketan. Arabarrak Degrendele belgikara azpiratu du eta banakako abiadura proban brontzea lortu du horrela.

Calvok Simona Krupeckaite lituaniarrarekin indarrak neurtuz hasi du jardunaldia. Hiru lasterketa korritu behar zituzten, eta lehenengo bietan kale egin duenez, brontzeagatik borrokatu behar izan da Tania.

Lehia horretan Nicky Degrendele belgikarra izan du aurrez aurre, honek beste finalerdian galdu baitu Anastasiia Voinova errusiarraren aurka. Finalerdietan bezala kasu honetan ere hiru lasterketa korritu behar zituzten eta Taniak, lehenengo biak irabazi dituenez, domina poltsikoratu du.

Hauxe da Calvok Europako Txapelketa batzuetan lortutako hirugarren domina. Orain dela hiru egun taldekako abiadura proban erdietsitako zilarraz gain, 2014. urtean ere beste zilar bat eskuratu zuen Taniak.