basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Ander Elosegi
Piraguismoa 14
abuztua
2016

Ander Elosegi, slalomeko diploma olinpikoaren irabazlea, etxean dago jadanik

Basque Teameko palista pozik azaldu da C1 kategoriako ondoz ondoko hirugarren diploma irabazteagatik, nahiz eta domina bat irabazteko asmotan abiatu zen

Piraguista Xabi Taberna eta Aritz Fernandez Basque Teameko slalom taldeko bi entrenatzaileekin batera iritsi da.

Ander Elosegi Riotik Loiuko aireportura iritsi da gaur arratsaldean, Olinpiar Jokoetan ondoz ondoko hirugarren diploma irabazi ondoren. Basque Teameko palistak zortzigarren postua lortu du C1 piraguismoko finalean, eta pozik azaldu da izandako emaitzagatik, nahiz eta Londresen eta Pekinen lortutako markak hobetzeko gogoan zerabilen asmoa betetzerik lortu ez duen. Piraguistarekin batera, Basque Teameko slalom taldeko bi entrenatzaile ere iritsi dira, Xabi Taberna eta Aritz Fernandez, eta guztiei ongi etorria egiteko, lagunak, senideak eta gurasoak bildu dira lehendabiziko lerroan. Haiekin batera egon da, halaber, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea.

Elosegi pozik azaldu da eskuratutako diplomagatik eta diziplina honen nazioarteko elitean azken zortzi urteotan lortu duen posizioa tinkotzeagatik, baina ez du ezkutatu berriz ere podiumetik kanpo geratzeak eragin dion atsekabea.

Iruindarra zazpigarren postuan abiatu zen finalaurrekoan eta 95,33ko kronoa egin zuen, baina bi penalizazioren ondorioz, 97,33ko denbora egin zuen, proban lortutako bigarren denborarik onena, alegia. Emaitza horrek eta Deodoroko Whitewater Stadiumeko ur bizien kanalaren ezaugarriek –palistaren gustuetara arras egokituta– domina lortzeko aukera berpiztu zuten. Alabaina, finalean jaitsiera ez zen horren garbia izan: bi ate jo eta lau puntuko penalizazioa hartu zuen, 101,27ko marka lortu zuelarik.

29 urte oraindik bete ez dituen kirolariak argi utzi du emaitza honek indarberritu egin duela eta aparteko motibazioa eman diola, datorren Munduko Txapelketan borrokatzeko.