basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
SALIDAACUMBRE (2)
Albisteak 21
uztaila
2016

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza GII-ko lehenengo kanpamenduan daude, hurbilbide zailaren ostean

Oskarbi irten da eguna, oso hotz. Gasherbrum II-ko lehenengo kanpamendurako igoera (6.000m) oso zaila izan da, elurraren eta lurrazalaren baldintzengatik.

EDP-BasqueTeamek babestutako WOPeak taldea oso goiz abiatu da GII-ko tontorerantza eta gailurrera iristen saiatuko da, baldintzak aldekoak ez diren arren.

Tenperatura bajuengatik pentsatu dute elurra gogortuta egongo zela eta horrek igoera erraztuko zuela. Ez da horrela gertatu. Elurra gaizki zegoen eta igoera zaila izan da. Taldea goiz abiatu da eguraldi oneko baina osatugabeko tarte bat aprobetxatuta (ostiralean eguraldia hala moduzkoa izango da eta astelehenetik aurrera okerrera egingo du).

Sokada GIIko gailurrera iristen (8.035m) saiatuko da 75rko bide frantsesetik era alpinoan. Oso gutxi erabili izan den bidea da eta bi igoera historiko baino ez ditu. Dena aurreikusi bezala joan ezkero, igande honetan heldu daitezke gailurrera, eguraldiak eta elurraren baldintzek zailduko duten arren.