basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
TROFEO-GIPUZKOA-07
Albisteak 19
uztaila
2016

Amador Granados, Asier Garcia eta Rakel Mateo Basque Teameko kirolariak, Rioko Paralinpiar Jokoetarako deituta

Espainiako Batzorde Paralinpikoaren presidenteak, Miguel Carballedak ezagutzera eman du Rio de Janeiroko Jokoetara joango diren kirolarien behin behineko zerrenda. Behin betikoa izango da Oscar Trigo, gurpildun aulkiko selekzioaren hautatzaileak hitzorduaren aurreko asteetan jakitera emmango duenean. Jokoak irailaren 7tik 18ra jokatuko dira.

Euskaditik Amador Granados pistako txirrindularia, Asier Garcia eta Jose Maria Avendaño Lera saskibaloi jokalariak eta Rakel Mateo triatleta deitu dituzte.

Amador Granados zazpigarren izan zen jazarpen proban eta seigarren esprintean 2004ko Atenaseko Jokoetan, eta bosgarren 2008ko Beijingoetan. Asier Garciak bosgarren postuan bukatu zuen Londreseko Jokoetan, 2012. urtean. Jose Maria Avendañok eta Rakel Mateok aurten egingo dute debuta Paralinpiar Jokoetan.