basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Jonathan edit.
Txirrindularitza 18
uztaila
2016

Jonathan Castroviejo bizkaitarra eta Ion Izagirre gipuzkoarra Rioko Jokoetako txirrindularitza probetan lehiatuko dira

Estatuko hautatzaileak, Javier Minguezek, Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten bost txirrindularien zerrenda atera du. Hauek izan dira aukeratuak:

Alejandro Valverde Belmonte (Movistar Team)
Joaquim Rodríguez Oliver (Katusha)
Imanol Erviti Ollo (Movistar Team)
Ion Izaguirre Insausti (Movistar Team)
Jonathan Castroviejo Nicolás (Movistar Team)

Bost txirrindulariek lineako proban parte hartuko dute abuztuaren 6an, eta horrez gain, Izagirre eta Castroviejo erlojupekoan arituko dira abuztuaren 10ean.

Valverderentzat hauek bere laugarren Olinpiar Jokoak izango dira. Atenas 2004an 47. postuan bukatu zuen, 13. Beijingen eta 18. Londresen. Castroviejo bederatzigarren izan zen Londreseko erlojuz kontrakoan eta 26. lineakoan. Beste hiru txirrindulariek debuta egingo dute Rion.

Bost txirrindulariak, Javier Minguez eta Pascual Momparler teknikariekin batera, Riora abiatuko dira uztailaren 31n, aurreko egunean Donostiako Klasikoa korritu eta gero.