basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Errugbia 08
uztaila
2016

Zazpiko errugbiko gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako euskal ordezkariak protagonistak izango dira ‘BAT To Rio’ saioan bihar, ETBn

Ignacio Martin, Pablo Feijoo, Igor Genua, Barbara Pla, Angela del Pan eta Amaia Erbina Rioko Jokoetako bere parte-hartzearen inguruan mintzatuko dira

1924ko edizioan izan zen azkenengoz errugbia olinpiar kirol.

92 urte igaro dira azken aldiz zaleek errugbi jokalariak olinpiar titulu bat lortzeko b orrokan ikusi zituztenetik. Urte askotan, barneko eta kanpoko presioen bitartez, Jokoetara bueltatzeko eskatu dute eta oraingoan bai, zazpiko errugbia kirol olinpikoa izango da Rio 2016ko Jokoetan. Gainera seguruenik sei euskal jokalari lehiatuko dira bertan. Larunbat honetan, uztailaren 9an, Euskal Telebistan “BAT to RIO” saioa eskainiko da –Jokoetan lehiatuko diren edo lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolariak aurkezten dituen programa- eta atal horretan sei jokalariek euren parte-hartzeari buruz egingo dute berba. Kapitulu hau ETB-2n 13:45etan eskainiko dute, eta 21:00etan ETB-1en.

Zazpiko errugbiko gizonezkoen taldeak Riorako txartela lortu eta aste betera, Jose Antonio Barrioren neskek ere pasea lortu zuten. Ignacio Martinek, Pablo Feijook, Igor Genuak, Barbara Plak, Angela del Panek eta Amaia Erbinak aukerak dituzte urrearengatik borrokatuko diren estatuko selekzioetan sartzeko. Egindako lana gakoa izan da, Riorako bidearen azken etapan, ekainean jokatuta ko aurreolinpikoetan, Jokoetarako txartela lortzeko.

Gizonezkoen taldeak lortu zuen pasea lehenengo, Monakoko aurreolinpikoa irabazita. Txapelketan 16 selekzio izan ziren lehian baina Espainiako konbinatuak lortu zuen saria, tradizio handiagoa duten selekzioak azpiratuz: Errusia, Irlanda eta Samoa. Plaza olinpikoa eskuratu zuen talde horretan jokatu zuten estatuko selekzioan titular izaten diren Martin, Feijoo eta Genua gipuzkoarrek. Gizonezkoen selekzioa B multzoaren barruan arituko da Rion, Frantzia, Australia eta Hegoafrikarekin, abuztuaren 9tik 11ra.

Bestalde, emakumezkoen taldeak Errusia boteretsua gainditu behar izan zuen aurreolinpikoa irabazteko. Rion Barbara Plak, Angela del Panek eta Amaia Erbinak emakumezkoen taldeko beste kideekin batera, Zeelanda Berriarekin (hiru aldiz World Serieseko txapelduna), Frantziarekin eta Keniarekin neurtuko dituzte indarrak. Abuztuaren 6an hasiko dira lehian eta 8an bukatuko dute.