basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Maria Lopez de Eguilaz
Belar-hockey-a 03
uztaila
2016

Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra belar hockeyko euskal jokalariek Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko dute

Belar-hockeyko estatuko selekzioaren hautatzaileak, Adrian Lockek, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan arituko diren jokalarien zerrenda ofiziala jakitera eman du.

Sant Vicent del Raspeigeko kontzentrazioa bukatu eta gero, Lockek erabaki du ze 16 jokalari lehiatuko diren Brasilgo hitzorduan eta horien artean daude Maria Lopez de Eguilaz eta Rocio Ybarra.

Hilabeteko prestaketaren ondoren, orain atseden hartuko dute eta uztailaren 11n Ingalaterrara abiatuko dira. Han Britainia Handiko selekzioaren kontra bi neurketa izango dituzte eta ostean Herbeheretara joango dira Holandako selekzio absolutuaren kontra bi partida eta 21 urtez azpiko selekzioaren kontra beste bi norgehiagoka jokatzeko. Uztailaren 25ean Madrilen bilduko dira eta Riorako hegaldia uztailaren 29an hartuko dute.