basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 27
ekaina
2016

Rioko Jokoetarako azken prestaketetan ari diren bost olinpiar kirolari elkartu ditu gaur Basque Teamek

Trihas Gebre atleta, 10.000 metroko egungo Espainiako txapelduna, Amsterdamen uztailaren 6tik 10era jokatuko den Europako Txapelketarako prestatzen dabil.

Ane Santesteban estatuko txirrindulari bakarra izango da emakumezkoen errepideko txirrindularitza proban, diploma eskuratzeko aukera askorekin, eta uztailaren 1etik aurrera Italiako Giroan hartuko du parte.

Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua Madrilen izango dira aste honetatik aurrera, hantxe ari baitira zazpiko errugbiko selekzioaren euren taldekideak Exeter eta Gdanskeko Europako Grand Prix-ak prestatzen.

BASQUE TEAMek, Euskadi Kirola Fundazioak, Rioko hitzordu garrantzitsuaren aurretik bost olinpiar kirolari elkartu ditu gaur. Trihas Gebre atleta, Ane Santesteban txirrindularia eta Ignacio Martin, Igor Genua eta Pablo Feijoo errugbi jokalariak azken prestaketetan dabiltza Brasilera joan aurretik. Laster Euskaditik abiatuko dira estatuko selekzioen deia jaso dutelako edota nazioarte mailako azken txapelketetan parte hartuko dutelako Jokoetan aritu aurretik. Gaur hedabideekin izan duten topaketan, BASQUE TEAMeko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, lagundu die.

Atzo emakumezkoen zazpiko errugbiko selekzioa sailkatu eta gero, 15 dira dagoeneko Jokoetan lehiatzeko sailkatu diren Basque Teameko bekadunak eta apurka-apurka Brasilera, egutegiko hitzordurik garrantzitsuenera, joateko unea heltzen ari zaie. Lehenago Holandara bidaiatuko du Gebrek Europako Txapelketan parte hartzeko, Italiara Ane Santestebanek Giroa korritzeko eta Madrilera zazpiko errugbiko jokalariek Europako Grand Prix-ak jokatzeko.

Rion 10.000 metroko lasterketan arituko den Trihas Gebre, distantzia horretako egungo Espainiako Txapelduna da, eta Amsterdamen uztailaren 6tik 10era jokatuko den Atletismoko Europako Txapelketarako prestatzen dabil orain. Atletak Holandara joateko txartela eskuratu zuen Brasilgo pasea lortu zuenean, 2015eko ekainean Italiako Europako Kopan 10.000 metrokoan urrea lortu zuenean, 32:14.94 denbora eginda. Gutxieneko marka egin zuen berriro apirilean, Maian (Portugal) jokatutako Espainiako txapelketetan. Gebre, gainera, Kroseko Espainiako Txapelduna da. Iaz ere titulua eskuratu zuen eta aurtengo martxoan berretsi egin du.

Ane Santestebanentzat ere Riokoak bere lehenengo Jokoak izango dira. Errepideko txirrindularitzan l ehiatuko da eta aukera asko ditu diploma bat lortzeko. Hautatzaileak, Ramon Gonzalez Arrietak, BASQUE TEAMeko txirrindularia aukeratu du Jokoetako ibilbidea aproposa delako berarentzat, eta urtearen hasieran mononukleosis gaixotasuna izan arren, denboraldi honetan korritutako proba guztietan puntuak lortu dituelako. 349 puntu eskuratu ondoren, UCIk plaza eman dio Espainiako Federazioari, eta puntu horietatik 147 lortu ditu gipuzkoarrak. Anek ez du Alé Cipollini bere taldearekin Trentinoko Giroan parte hartu gaixo egon delako, baina uztailaren 1etik aurrera Italiako Giroa korrituko du.

Azkenik, Ignacio Martin, Igor Genua eta Pablo Feijoo Madrilera joango dira aste honetan, Espainiako selekzioko euren taldekideekin elkartzeko. Gipuzkoarrak Jose Ignacio Inchaustik zuzentzen duen konbinatuan ohiko jokalariak dira. Errugbia Jokoetara itzuliko da (Paris 1924an izan zuen azken agerraldia) eta Espainiako selekzioak jokoan zegoen azken plaza lortu du Monakon ekainaren 18-19ko as teburuan jokatutako aurreolinpikoan. Estatu mailan errugbian lortutako balentria handiena izan da honakoa. Aukera historikoa bizi izango dute Basque Teameko kirolariek Rion; aurretik, dena den, Exeter (Ingalaterra) eta Gdanskeko (Polonia) Sari Nagusiak jokatuko dituzte.