basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
IMG-20160626-WA0002
Errugbia 26
ekaina
2016

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Angela del Pan zazpiko errugbiko jokalariek Rion lehiatzeko plaza eskuratu dute

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da Dublingo errepeska txapelketan Rusia 19 eta 12 menderatu eta gero. Bere lana defentsa ikaragarrian (ez diote punturik egin bost partidetan) eta pazientziaz egindako erasoan oinarritu da.

Bi faboritoak, Errusia eta Espainia, finalera heldu dira lehen fase itzela biribildu ostean. Espainiako selekzioak arazoak izan ditu bere gaurko lehenengo partidan, Txinaren kontra jokatu dituen final laurdenetan. Errusiak, bestaldem sufritu egin du etxeko taldearen, Irlandaren aurka jokatutako finalerdian.

Finalaren lehenengo zatia errusiar zelaian jokatu dute eta Patricia Garciak ondo bideratu du norgehiagoka bere entseguekin. Bobkovak, dena den, errusiarren lehen puntuak lortu ditu gero eta atsedenaldira 14 eta 7ko markagailuarekin.

Bigarren zatian Barbara Pla, Aamaia Erbina eta Angela del Panen taldeak aldea handitu du eta errusiarrak saiatu diren arren, defentsa sendoak Riorako txartela eman dio Espainiari.