basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 19
ekaina
2016

Maialen Chourraut podiumera igo da berriro, oraingoan brontzea irabazita Pauko Munduko Kopan

Piraguistak hirugarren postua erdietsi du Pauko Munduko Kopan, K1eko jaitsieran.

Londresen brontzezko domina lortu zuen Maialenek eta Riora begira sentsazio onak utzi dizkigu beste behin.

Pasa den astean urrezko domina bereganatu zuen La Seu d´Urgellen eta aste honetan podiumera igo da berriro. Maialenek laugarren tokian bukatu du emakumezkoen K1eko finalerdia, bi ukitu eta 110.20ko denbora eginda. Finalean zazpigarrena izan da irteeran; abiadura egokian ekin dio probari eta denborarik onena lortu du lehenengo eta bigarren pasabideetan. Dena den, 16. atea ukitu eta abiadura galdu du hurrengo bi erremonteetan. 22. atean ere akatsa izan du eta hirugarren postuan helmugaratu da, 113.46ko denborarekin, Marie-Zélia Lafont frantziarraren eta Europako Txapelketan brontzea erdietsi zuen Jana Dukatova eslovakiarraren atzetik. Jaisteko hiru parte-hartzaile geratzen ziren oraindik baina ez dituzte aurrekoak gainditu. Satila brasildarra seigarren izan da, Jessica Fox australiarra azkena eta Oblinger-Peters austriarra bederatzigarren.

Irati Goikoetxeak 18. postuan bukatu du finalerdietako txanda eta ez da finalerako sailkatu.