basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Markel_2
Igeriketa 15
ekaina
2016

Markel Alberdi igerilaria Rioko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da

Britainia Handiak uko egin dio estilo libreko 4X100 probari eta horrek bidea ireki dio igerilari eibartarrari.

Basque Teameko Markel Alberdi igerilaria Olinpiar Jokoetan lehiatuko da gizonezkoen estilo libreko 4X100 proban. Errelebu horretan parte hartu ahal izateko, sailkatutako talderen batek uko egin behar zion probari, Markelen laukotea bosgarren postuan amaitu baitzuen Europako Txapelketaren osteko errepeska olinpikoan. Britainiarrek 4X200 metroko errelebua irabazi zuten 2015eko Munduko Txapelketan eta horretan dute jarrita arreta, horregatik errelebu motzean ez parte hartzea erabaki dute.

Laukotea Markel Alberdik, Bruno eta Miguel Ortiz-Cañavate eta Aitor Martinezek osatuko dute.