basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Maialen La seu
Piraguismoa 12
ekaina
2016

Maialen Chourrautek urrezko domina irabazi du La Seu d´Urgelleko Munduko Kopan

Maialen Chourraut piraguistak urrezko domina jantzi du La Seu d´Urgelleko Munduko Kopan. K1eko jaitsiera erabat menderatu du gipuzkoarrak. Bere alaba Aneren hirugarren urtebetetzea ospatzeko erarik onena eskaini du gaurko garaipenak eta Rioko Jokoetako lehiaketari aurre egiteko eta han ere podiumera igotzeko puntu egokian dagoela baieztatu du. Irati Goikoetxeak bestalde, hamaikagarren postuan bukatu du proba.

Atzo Miren Lazkanok zilarra eraman zuen C1 proban, piraguismoan etorkizun oparoa duenaren eta bera eta Aritz Fernandez bere entrenatzailea lan ona egiten ari direnaren seinale.

Ander Elosegi 12. izan zen eta Jon Ergüin 13. C1 proban. Joan Crespok 12. postuan bukatu zuen K1en, Samuel Hernandezek 40.ean eta Unai Nabaskuesek 53.ean.