basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 10
ekaina
2016

Estatuko selekzioan aritzen diren belar-hockeyko euskal jokalariak protagonista izango dira ‘BAT TO RIO’ saioaren hurrengo kapituluan

Maria Lopez de Eguilaz, Patricia Maraña, Maialen Garcia eta Rocio Ybarra jokalariek, belar-hockeyko emakumezkoen selekzioak seigarrenez Jokoetan lehiatzeko txartela baduela jakinda, olinpiar ametsa nola bizi duten kontatuko dute

Rioko Jokoetan parte hartzeko sailkatuta dagoen emakumezkoen hockey taldea protagonista izango da BASQUE TEAMek ETBrentzat ekoizten duen ‘BAT TO RIO’ saioan. Programak olinpiar jomugak dituzten euskal k irolarien eguneroko lana erakusten du eta euskal irrati telebista publikoko bi kateetan eskaintzen da larunbatero, 13:45etan ETB2n eta 21:00etan ETB1en.

BASQUE TEAMek bekatutako jokalariek, Maria Lopez de Eguilazek, Patricia Marañak eta Maialen Garciak, esaterako, aukera asko dituzte Adrian Lock hautatzaileak Brasilgo hirira eramango duen konbinatuan sartzeko. Belar-hockeyko emakumezkoen selekzioak debuta egingo du Jokoetan Holandaren kontra abuztuaren 7an eta gero Txinaren, Zeelanda Berriaren, Alemaniaren eta Hego Korearen kontra neurtuko ditu indarrak.

Bihar emitituko den ‘BAT TO RIO’ saioko atal honek aipatutako lau kirolari horiek, liga bukatu ostean, Rioko Jokoen ametsa nola bizi duten kontatuko du. Rocio Ybarrarentzat, selekzioko kapitainarentzat, bere hirugarren Jokoak izango dira, Atenas eta Beijingen parte hartu ondoren. “Jokoetako atezain onena izateko nahiarekin” berriz ere lehiatuko da Maria Lopez de Eguilaz. Bere parte-hartzea ziur ra da, estatuko taldean zutabeetako bat baita.

Eurekin batera, Maialen Garciak eta Patricia Marañak, taldeko gazteenetarikoek, hautatzailearen deia espero dute ilusioz gainezka. Olinpiar hitzorduan izateko gogotsu borrokatu dira. Hockeya da batzen dituen pasioa; dena den, programan euren ogibidea, egunerokoa eta dituzten beste zaletaun batzuk ere erakutsiko dituzte.

Luxuzko palmaresa
Estatuko selekzioa (bertan ohiko titularrak dira BASQUE TEAMeko Maria Lopez de Eguilaz eta Patricia Maraña) Europako lehiakorrenetarikoa da. 1992ko Bartzelonako Jokoetan urrea eskuratu zuen (taldean 4 euskal kirolari aritu ziren) eta laugarren izan zen Sydneyko 2000. urteko Jokoetan (beste lau euskal kirolariren parte-hartzearekin). Selekzioa Atlantako Jokoetan lehiatu zen, Atenasekoetan (hamargarren tokian bukatuta) eta Beijingoetan (zazpigarren lekuan amaituta).

Konbinatuak laugarren postua erdietsi zuen 2006ko Munduko Txapel ketan, Madrilen. Maila kontinentalean bi aldiz izan da txapeldunorde, 1995ean eta 2003an, Europako Txapelketan, eta jarraian bost aldiz izan da laugarren 2005 eta 2015 urteen artean.

Emakumezkoen belar-hockey taldeak euskal kirolarien parte-hartze handia izan du betidanik. Besteak beste azpimarragarriak dira Maider Telleria, Silvia Manrique, Teresa Motos, Nagore Gabellanes, Erdoitza Goikoetxea, Elene Urkizu, Barbara Malda edota Maider Luengo bezalako jokalari historikoak.