basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
20160525_013_BAT Iñigo Peña__MDA4374
Piraguismoa 25
maiatza
2016

Iñigo Peña egungo palista onenen artean finkatu da, Olinpiar Joikoetarako txartela lortuta

Duisburgeko Munduko Kopan parte hartu eta gero, Iñigo Peñak BasqueTeam bisitatu du gaur.

Iñigo Peña piraguistak eliteko kirolarien ametsa bete du, Olinpiar Jokoetan lehiatzeko sailkatu da. BASQUE TEAMeko pali sta, K4-1000 ontziak plaza lortu ahal izateko ezinbestekoa izan zena, ur lasaietako egungo espezialista onenen artean finkatu da. Peña estrainekoz arituko da Olinpiar Joko batzuetan Santa Cruz de Trasonan Espainiako Federazioak antolatutako hautaketa probetan egindako lan onari esker, Riorako txartela ziurtatu eta gero. Iñigorekin zortzi dira dagoeneko XXI. Olinpiadako Jokoetan lehiatuko diren BATeko kirolariak.

Espainiako ontziak K4-1000koan aritzeko plaza iazko abuztutik zuen poltsikoan, Peñak, Rodrigo Germadek, Oscar Carrerak eta Javier Hernanzek Milango Munduko Txapelketan seigarren postuan bukatu zutenetik. Dena den, horrek ez zuen ziurtatzen Iñigoren parte hartzea Rion. Hau Federazioak jarritako hautaketa irizpideen mende zegoen.

Dena den, Peñak proba hori ere gainditu zuen. Espainiako federazioaren irizpideen arabera, Milanen plaza lortu zuten palistek lehenengo zortzien artean sailkatu behar zuten edo zortzi denbora onenen artean egon beh ar zuten Rion lehiatzeko. Iñigok bigarren baldintza bete zuen, zazpigarren denborarik onena eginda.

1990. urtean Zumaian jaiotako palista honen palmaresesan nabarmenak dira 2013an Munduko Txapelketan K4-1000koan erdietsitako zortzigarren postua, 2014ko bederatzigarrena eta 2015eko seigarrena. Gainera 2013ko Munduko Txapelketan laugarren bukatu zuen kategoria horretan eta hirugarren 2014an. Azpimarratzekoa da 2014ko Milango Munduko kopan lortutako urrea eta 2015eko Montemor-ekoan (Portugal) eskuratutako zilarra.