basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Pablo Carrera Munich Copa Mundo 50
Tiro olinpikoa 22
maiatza
2016

Pablo Carrera tiratzaileak urrea bereganatu du Municheko Munduko Kopan, 50 metrokoan

Pablo Carrera tiratzaileak urrezko domina irabazi du Munichen (Alemania) jokatzen ari diren Munduko Kopako 50 metroko proban. Bilbotarrak mendean hartu ditu Wei Pang txinatarra eta Jongoh Jin finalean.

Finalerako bidean bigarren ,arkarik onena egin eta gero, tiratzaileak lehenengo postua hartu du eta horri eutsi dio urrezko domina irabazteko, 193,9 puntu eginda, Olinpiar Tiroko Federazioak adierazi duenez.

Pablo Carrerak 3,6 hamarrenengatik gainditu du finalaren erdialdean parean izan duen Wei Pang txinatarra. Hirugarren postua Jongoh Jinentzat izan da azkenean.

Aire pistolako 10 metrokoan Carrera lehena da munduko zerrendan. Asteartean berriz ere lehiatuko da, proba horretan, hain zuzen ere.