basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Triatloia 17
maiatza
2016

Basque Teameko Ainhoa Murua triatletak bere laugarren olinpiar jokoetan parte hartuko du

Espainiako Triatloi Federazioak gaur, maiatzaren 17an, ofizialki iragarri du Ainhoa Murua Rio de Janeiron lehiatuko dela.

Ainhoa Murua triatletak hain zorrotza den diziplina batean oso gutxik lortu dutena egin du, laugarrenez Olinpiar Joko batzuetarako sailkatzea: Atenas, Beijing, Londres eta, orain, Rio. Sailkapena lortu izanak argi erakusten du BASQUE TEAMeko beka duen kirolariak triatloiaren munduko eliteari eutsi diola 16 urtez jarraian.

Zarauztarrak Atenas 2004n hartu zuen parte eta 2 ordu, 9 minutu eta 27 segundoko denbora eginda 24. postuan bukatu zuen. Lau urte geroago, Beijingen, ezin izan zuen aurreko postua gainditu eta 28. tokian amaitu zuen, baina markari dagokionez hobera egin zuen -2 ordu, 4 minutu eta 48 segundo-. Bere emaitzarik onena Londreseko jokoetan heldu zen. Lasterketa ikaragarria egin zuen, eta 2 ordu eta 56 minutuko denborarekin, olinpiar diploma eman zion zazpigarren postua erdietsi zuen.

Muruak denboraldi bikaina egin du aurten. Munduko Serieetako zerrenda nagusian hamaiseigarrena da, eta emaitza oso onak lortu ditu bai txapelketa horretan, bai Munduko Kopan. Adibidez, Lurmutur Hirian 11. lekuan amaitu zuen, 13.ean Goald Coasten, 9.ean New Plymouthen, 21. Ean Mooloolaban eta 25.ean Abu Dhabin.