basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
zabala_garmendia-113
Arraunketa 09
maiatza
2016

Basque Teameko goi mailako kirol programak arraunketa olinpikoan beste bi fitxaketa egin ditu: Ander Zabala eta Imanol Garmendia

Brandenburgeko Europako Txapelketan parte hartu dute asteburu honetan eta handik zuzenenan etorri dira gaur Fadurara (Getxo) Imanol Garmendia eta Ander Zabala, Basque Teameko Olatz Legarza koordinatzailearekin biltzeko eta kontratua sinatzeko. Akordio honen bitartez bi arraunlariak sartu dira Basque Teamek goi mai lako kirola sustatzeko duen programan.

Ander Zabala (Santurtzi, 1992) eta Imanol Garmendia (Donostia, 1992) sasoiko dabiltza eta Alemaniako Europako Txapelketan parte hartzeak argi erakusten du aukera asko dituztela euren lehenengo jokoetan parte hartzeko. Bi arraunlariek Euskadin hain arrakastatsuak diren ohiko traineruen estropadak albo batera utzi zituzten arraunketa olinpikoaren aldeko apustua egiteko. Gaur egun 4-LM pisu arineko kategorian lehiatzen dira, eta Orioko Klubeko kideak izan arren, Sevillan entrenatzen pasatzen dituzte hilabete asko urtean.