basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 08
maiatza
2016

Richard Oribek ez du lortu Rioko Jokoetan parte hartzeko pasea baina omenaldi beroa jaso du Funchaleko Europako Txapelketan

Donostiarrak sorbalda minduta dauka eta seigarren izan da igeriketa egokituko Europeoan, era askeko 50 metroko finalean. Hori dela eta, ezin izan du sailkapena lortu Jokoetarako.

Dena den, beste sari preziatuago bat irabazi du: jendearen miresmen eta maitasuna. Finalaren ostean, igerilekuan zeuden ikusleak zutik jarri dira Richardi agur esateko.

Goi mailako igeriketari bere bizitzako 24 urte eman dizkio Richardek eta sei Paralinpiar Jokotan parte hartu du -Bartzelonan egin zuen debuta 1992. urtean-, 16 domina lortuz (8 urre). Gainera Munduko Txapelketetan 22 domina jantzi ditu eta beste 28 Europakoetan. Basque Teametik urte hauetan guztietan eman digunagatik eskerrak eman nahi dizkiogu. Oso harro gaude. Eskerrik asko Richard!