basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Peña
Piraguismoa 06
maiatza
2016

Iñigo Peña piraguista, Rioko olinpiar jokoetarako sailkatu den Basque Teameko seigarren kirolaria

Iñigo Peña palistak zazpigarren denborarik onena egin du Santa Cruz de Trasonan (Asturias) Piraguismoko Espainiako Federazioak antolatutako hautapen probetan. Horrek txartela ematen dio Rioko Jokoetarako sailkatuta dagoen K4-1000 ontziarekin parte hartzeko.

Espainiako selekzioaren irizpideen arabera, ontzia sailkatu zuten palistek hautaketa probako lehenengo zortzien artean egon behar zuten, edo lehenengo 8 denbora onenak lortu behar zituzten era nominalean olinpiar plaza ateratzeko. Iñigo Peñak bigarren eskakizun hori bete du, zazpigarren denborarik onena eginda.

Iñigo Peñak, Javier Hernanzek, Rodrigo Germadek eta Oscar Carrerak osatutako K4-1000 taldeak 2015eko abuztuan jokatutako Munduko Txapelketan seigarren postua erdietsi zuen eta horrela ontziaren parte hartzea ziurtatu zuen Rioko Jokoetarako.

Iñigo Peña (Zumaia, 07/09/1990) Itxas-Gain Kirol Elkarteko palista eta BAT Basque Teameko kirolaria da 2009tik. Azpimarratzekoak dira 2013ko Munduko Txapelketan K4-1000 kategorian lortutako zortzigarren postua, 2014ko bederatzigarrena eta 2015eko seigarrena. Gainera laugarren izan zen 2013ko Europako Txapelketan eta hirugarren 2014koan. Aldi berean, nabarmenak dira 2014ko Milango Munduko Kopan lortutako urrea eta Montemorreko Munduko Kopan (Portugal) erdietsitako zilarra. Riokoak Peñaren lehenengo Jokoak izango lirateke. Zumaiarrak bere prestaketa eta kirol lorpenak Zuzenbideko ikasketekin uztartzen ditu.

Peñarekin sei dira Rioko Jokoetarako sailkatu diren Basque Teameko kirolariak. Iñigo Peñaz gain, Maialen Chourraut piraguistak, Carlos Tobalina pisu jaurtitzaileak, Trihas Gebre atletak, Pablo Carrera tiratzaileak eta Tania Calvo pistako txirrindulariak lortu dute dagoeneko txartela.