basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
eneko llanos-26
Triatloia 21
apirila
2016

Eneko Llanos tritaletak gaur arratsaldean sinatu du Basque Teamek goi mailako kirola sustatzeko duen beka-programa

Fundazioko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, lagunduta, gaur sartu da arabarra 2016ko programan.

Eneko Llanosi (Vitoria-Gasteiz, 1976) duatloi eta triatloien zaletasuna 16 urterekin piztu zitzaion eta 1995. urtean hasi zen profesionalki kirol honetan. 2000. urtean Sydneyn parte hartu zuen. Orduan izan zen diziplina hau olinpikoa lehen aldiz. Atenas 2004an berriro parte hartu zuen. Ez zuen 20. postua hobetu ez lehen parte-hartzean ezta bigarrenean ere. Hurrengo urtean ironman-ean hasi zen, triatloiak duen txapelketa gogorrenean. 2006an estreinakoz parte hart u zuen Hawaiiko proban, munduko zirkuituko ospetsuenean. Proba horretan txapeldunordea izan zen 2008an eta beste bi aldiz amaitu du hamar onenen artean.