basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakErrugbia 18
apirila
2016

Igor Genua, zazpiko errugbian selekzioak sarri deitzen duen jokalaria, Basque Teamen goi mailako beka-programara batu da

Joan den denboraldian lortutako emaitzek eman diote Igor Genua Hernaniko errugbi jokalariari Basque Teameko goi mailako beka programan sartzeko puntuazioa. Genuak gaur eguerdian sinatu du Fundazioan sartu ahal izateko kontratua Basque Teameko koordinatzailearekin, Olatz Legarzarekin.

Igor Genua (Hernani, 1988) estatuko selekzioarekin jokatzen du zazpiko errugbian. 20 15ean gizonezkoen FIRA serieetako Europako Txapelketan txapeldunordea izan zen. Horrez gain, pasa den denboraldian Elxeko Nazioarteko Torneoa irabazi zuen, bigarren izan zen Emirates Airline Dubai Rugby Sevens txapelketan eta seigarren Nairobiko Nazioarteko Txapelketan. Genuak Hernani Club Rugby Elkartean jokatzen du, hiru laurdeneko postuan.