basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
_ESQ4832
Albisteak 13
apirila
2016

Mendi-eskiko Nazioarteko Federazioaren zerrendan hamahirugarren postuan dagoen Nahia Quincoces, Basque Teameko beka programara batu da

Gaur goizean Nahia Quincoces bizkaitarrak eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, ofizialki gauzatu dute goi mailako kirola sustatzen duen programan sartzea, beka-kontratuaren sinadurarekin. Mendiko Eskiaren Nazioarteko Federazioaren zerrendan hamahirugarren tokian dago Quincoces eta 2015ean laugarren postuan bukatu zuen taldekako proban Verbierren (Suitza) jokatutako Munduko Txapelketan.

Nahia Quincoces (Mendexa, Bizkaia, 1983) mendiko eskian 20 urterekin hasi zen eta bost urte geroago lehiaketei ekin zien. Urte honetako otsailean Transcavalloko (Italia) Munduko Kopan parte hartu zuen, bigarren postua erdietsita bakarkako proban eta seigarrena esprintean. Hilabete horretan Marecottes-en (Suitza) jokatutako mendi eskiko Europako Txapelketan hirugarren postuan bukatu zuen gainera.