basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 08
apirila
2016

Topaketa Maialen Chourraut, Tania Calvo, Pablo Carrera eta Carlos Tobalinarekin

Olinpiar Jokoetarako bost hilabete falta direnean, Basque Teamek bekatutako kirolariek badute pasea euren diziplinetan: piraguismoan, tiroan, pisu jaurtiketan eta pistako txirrindularitzan. Euren asmo eta helburuak azaldu dituzte gaur Faduran hedabideekin egindako topaketan.

Carlos Tobalina eta Tania Calvorentzat Riokoak euren lehen jokoak izango dira; Maialen Chourraut eta Pablo Carrera, berriz, Londresen lortutako emaitzak hobetzen saiatuko dira.

Maialen Chourraut, piraguismoko egungo Europako txapelduna, Londreseko Jokoetan brontzezko domina lortu zuena, urreagatik borrokatzeko asmoarekin joango da Riora, bere hirugarren jokoetara (Beijingen hamaseigarren postuan amaitu zuen).

Chourrautek (Lasarte-Oria, 1983) 2015ean denboraldi bikaina egin du, eslalon olinpiarreko Europako Txapelketan garaipena lortuta, Munduko Txapelketan bosgarren tokia erdietsita eta urre bat eta bi zilar eskuratuta Munduko Kopan. Berari esker lortu zuen Espainiako taldeak K1en Rion lehiatzeko aukera, eta joan den hilabetean berak ziurtatu zuen bere parte hartzea Seu d´Urgelleko hautaketa probetan.

Bestalde, Pablo Carrerak bigarren aldiz parte hartuko du joko batzuetan. Londresen diploma irabazi zuen, seigarren bukatuta 10 metroko Aire Pistolan. Carrerak (Bilbo, 1986) zilarrezko domina irabazi du aurtengo Europako Txapelketan, aipatutako modalitatean, eta Riorako pasea lortzen Basque Teameko lehenengo kirolaria izan zen, Azerbaijango Munduko Kopan 2015eko ekainean 50 metrokoan lortutako bosgarren postuari esker.

Eurekin batera Carlos Tobalina eta Tania Calvo ere izango dira Rion. Biek ilusioz gainezka ekingo diote estreinakoz munduko kirol ekitaldi nagusienari.

Carlos Tobalinari (Castro Urdiales, 1985) pasa den hilabetean pista estaliko Espainiako Txapelketan egindako 20,5 metroko jaurtiketa batek eman zion Espainiako titulua eta bide batez Jokoetarako sailkapena.

Azkenik, Tania Calvok (Vitoria-Gasteiz, 1992) martxoan lortu zuen txartela (Helena Casasekin batera) Londreseko pista estaliko Munduko Txapelketetan, zortzigarren postuan bukatuta abiadura proban. Calvok eta Casasek br ontzea eraman zuten Caliko Munduko Kopan, taldekako abiadura lasterketan.