basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Miren Lazkano firma
Piraguismoa 29
martxoa
2016

Basque Teamek euskal piraguismoan etorkizun oparoa duen Miren Lazkano sartu du beka programan

Basque Teamek 2020ko Olinpiar Jokoetan du jomuga epe ertainera eta horregatik, maila goreneko euskal kirola sustatzeko duen beka programan Miren Lazkano sartu du. Etorkizun oparoa du gazteak jarraitzaileei arrakasta eta lorpen handienak eskaintzen dizkien kirolean, piraguismoan. Gaur goizean Lazkanok eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, kontratua sinatu dute.

Miren Lazkano (Donostia, 1997) piraguismoa praktikatzen hasi zen udako ikastaro batzuetan, 10 urte zituela. Gaur egun maila gorenean lehiatzen da, K1 eta C1 kategorietan Atletico San Sebastian klubean. Iaz, Munduko Txapelketan seigarren bukatu zuen, C1 kategorian, maila absolutuan. Proba hori Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetako egitarauan sartuko dute estreinakoz.