basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Rakel Mateo 2
Triatloia 23
martxoa
2016

Rakel Mateo, Basque Team-en beka programan sartu den lehen paratriatleta

Rakel Mateok eta BAT Basque Teameko koordinatzaileak, Olatz Legarzak, eguerdian sinatu dute beka. Maila goreneko euskal kirolariei laguntza eskaintzen dien programan sartu den lehen paratriatleta da Rakel. Bizkaitarrak aukera asko ditu Rioko Paralinpiar Jokoetarako sailkatzeko.

Mungian bizi eta entrenatzen den Rakel Mateo (Mungia, 1975) kirola praktikatzen hasi zen bere ezker hankan lesio larriak eragin zizkion lan-istripu bat izan ondoren. Pista txirrindularitzak bere minusbaliotasuna onartzeko, elikadura ohitura berriak hartzeko eta aurretik zuen anorexia gainditzeko lagundu zion. Orain dela bi urte triatloi egokituko probetan parte hartzen hasi zen ‘Saiatu’ taldearekin eta iaz urrea eskuratu zuen Munduko Serieetan eta brontzea Europako Txapelketan.