basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Firma Gontzal Garcia 2
Curling-a 22
martxoa
2016

Gontzal Garcia Vez curling jokalaria maila goreneko kirolariei eskainitako Basque Teamen beka programan sartu da

Gontzal Garcia Vez curling jokalariak maila goreneko kirola sustatzeko BAT Basque Teamek eskaintzen duen beka jasoko du aurten lehen aldiz. Gaur arratsaldean akordioaren kontratua sinatu dute Gontzalek eta Olatz Legarzak, BAT Basque Teameko koordinatzaileak.

Gontzal Garcia (Vitoria-Gasteiz, 1997) bere gurasoekin eta Irantzu bere arrebarekin hasi zen curling-ean. Irantzuk ere Basque Teameko beka dauka. Biek Iparpolo talde gasteiztarrean jokatzen dute eta iaztik kirol bikote gisa aritzen dira, binakako mixtoetan. Kategoria horretan Espainiako Txapelketa irabazi dute aurten eta apirileko Suediako Munduko Txapelketarako txartela lortu dute horrela. Horrez gain, Fussen-en (Alemanian) jokatuko den Junior Camp World Curling Federation delakoan parte hartzeko asmoa daukie. Kirol arloa alde batera utzita, Gontzal Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbidea ikasten ari da. Berarekin hiru dira Basque Teamek bekatuta dituen curling jokalariak.