basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 21
martxoa
2016

Baqueira Bereteko hirugarren postuak Munduko Kopako brontzezko domina eman dio Lucas Eguibarri

Lucas Eguibarrek snowboardcrosseko Munduko Kopa hirugarren postuan bukatu du, Baqueira bereten jokatutako probaren hirugarren amaitu eta gero. Donostiarrak ukitu ona jarri dio horrela ondo hasi ez zen denboraldiari. 2013an junior kategorian munduko txapeldun izan ondoren, elitean egin dituen hiru denboraldietan 2014ko Sotxiko Jokoetan diploma bat lortu du, 2015eko Munduko Kopa eta aurtengo brontzezko domina.

Baqueira Bereten jokatutako probak itxi zuen diziplinako munduko zirkuitua emozioz eta ikuskizun apartaz, eta proba horretako podiumean izan zen Lucas Eguibar, bigarren urtez jarraian.

Gizonezkoetan atzo laugarren izan zen Pierre Vaultier-en poltsikoan zegoen jada titulua baina podiumeko beste bi lekuak osatu barik zeuden. Alessandro Haemmerle austriarra ez zen finalera iritsi baina B finalean erdietsitako bigarren postuak sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratzeko puntuak eman zizkion.

Baqueiran lortutako hirugarren postuak Munduko Kopako hirugarren postua eman dio Lucasi. Denboraldi honetan Munduko Kopa osatu duten zazpi probetatik bostetan sartu da donostiarra lehenengo hamar onenen artean (bosgarren Montafonen, zortzigarren Feldbergen, hirugarren Sunny Valleyn, lehenengoa Veysonnazen eta hirugarren Baqueira Bereten). Dena den, birritan 20. postutik behera bukatu du birritan eta horrek puntuak kendu dizkio.

Emaitzarekin oso gustura geratu dela adierazi du Lucasek “oso pozik nago sailkapenean laugarrena nintzelako eta hirugarren bukatu dudalako. Banekien zaila zela baina lortu dut. Pozik nago munduko hiru onenen artean egotea arrakasta izugarria delako”.