basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 21
martxoa
2016

Amador Granadosek brontzezko domina eskuratu du pista txirrindularitza egokituko Munduko Txapelketan, taldekako abiadura proban

Munduko errekorra daukan eta 2014an urrea eta 2015ean zilarra irabazi zituen Amador Granadosek, Eduardo Santasek eta Alfonso Cabellok osatutako hirukotea hirugarren izan da asteburu honetan Montichiariko (Italia) egokitutako pista txirrindularitzako Munduko Txapelketan.

Sailkapen fasean 51.608 segundoko marka egin zuten eta horri esker hirugarren jarri ziren, Estatu Batuekin brontzearen lehian. Kontsolazio finalean marka hobetu zuten 50.871 segundora jaitsita eta Jennifer Schuble, Joseph Berenyi eta Christopher Murphy estatubatuarrak gainditu zituzten.

Hirukoteak munduko errekorra dauka (49.268), urrea lortu zuen Mexiko 2014n eta zilarra 2015ean eta oraingoan britainiarrek eta txinatarrek baino ez dute euren gainetik bukatu. Argi geratu da Rioko Paralinpiar Jokoei begira podiumean sartzeko aukera asko dituztela.