basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Rakel Mateo 4
Triatloia 11
martxoa
2016

Triatloi egokituan lehiatzen den Rakel Mateo izango da ETB-ko ‘BAT To Rio’ saioaren hurrengo protagonista larunbat honetan

Hobetzeko eta arazoak gainditzeko kirolak eman dion aukerari eta Rioko 2016ko Paralinpiar Jokoetan duen helburuari buruz mintzatuko da kirolaria.

Rakel Mateok anorexia izan zuen bere gaztaroan eta gerora, bere heldutasunean, hanka bat betirako lesionatu zion lan istripu bat. Ordura arte kirolik egiteko ohiturarik izan ez bazuen ere, istripuaren ostean entrenatzen hasi zen. Eta kirol jarduerari eta lehiaketei esker, hain zuzen ere, bere elbarritasuna onartu ahal izan zuen, eta gainera anorexia erabat gainditzeko ezinbestekoak izan ziren elikadura ohitura berriak hartu zituen. Orain, Rioko Paralinpiar Jokoetako txartela eskura du mungiarrak.

‘BAT To Rio’ programak bere istorioa hobeto ezagutzeko aukera emango du bihar, martxoaren 12an ETB-2n 12:30etan eta ETB-1en 21:00etan eskainiko den atalean.