basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Kiyoshi artxibo
Judoa 07
martxoa
2016

Brontzea Kiyoshi Uematsu judokarentzat Limako Irekian

Portugaleteko judokak brontzea irabazi du Limako Irekian, 73 kiloz azpiko kategorian.

Kiyoshik finalerdietan galdu zuen Alex Pombo da Silva brasildarraren eta txapelketako irabazlearen kontra. Gero Daniel Williams britainiarrari nagusitu zitzaion errepeskan.

Jaione Equisoainek, bestalde, brontzea eskuratu zuen Irina Zabludina errusiarraren aurka finalerdietan galdu ondoren. Errepeskan erraz irabazi zion Jovana Rogic serbiarrari.

66 kiloz azpiko kategorian Sugoi Uriartek urrea bereganatu zuen gorengo markak pilatuz finalera iritsi arte. Lehenengo Cesar Raul Tornello argentinarra azpiratu zuen , gero Nathon Burns britainiarra, eta finalerdietan Andraz Jereb esloveniarra. Finalean ez zion aukerarik eman Jasper Lefevere belgikarrari eta 100 puntu gehiago pilatu zituen horrela, olinpiar txartela eskuratzeko.