basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
ImanolRojo Campeonato de Europa de xMaratones
Eskia 08
otsaila
2016

Imanol Rojo, maratoiko Europako Txapelduna Marxa Bereteko 37. edizioan

Iraupeneko eskiatzaile onenak biltzen dituen proban nagusitu da Imanol Rojo asteburu honetan.

Igandean, otsailaren 7an, jokatu zen 42 kilometroko distantzia luzeko estilo klasikoko lasterketan Imanolek garaipena erdietsi zuen 2 ordu eta 25 minutuko denbora eginda. Askotan Araneko bailaran entrenatzen du Imanolek eta ondo ezagutzen du lekua. Agian horrek ere lagundu zion larunbateko 30km skating proba irabazten. Distantzia luzeko bi probetan (30 kilometrokoa eta 42 kilometrokoa) denborarik onena lortzeak Eski maratoien Europako Txapelketa eman dio Imanoli. Europako Txapelketa Eskiko Nazioarteko Federazioaren egutegiaren eta Euroloppet (distantzia luzeko ibilaldien Europako zirkuitoa).

“Oso pozik nago. Marxa Beret bigarrenez irabazi dut baina aurten berezia da, lehen aldiz irabazi dudalako Europako Txapelketa. Lasterketa uste baino hobeto joan da. Bakarrik ihes egin dut eta baldintzak azkenean ez diran hain txarrak izan”, adierazi zuen Rojok bukaeran. Orain Munduko Kopa du helburu.