basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Asier Garcia 'Bat To Río'
SaskibaloiaAlbisteak 05
otsaila
2016

‘Bat To Rio’ren hurrengo atalak Asier Garciaren istorioa kontatuko du

Asier Garcia, estatuko selekzioaren kapitaina gurpildun aulkiko saskibaloian, ‘BAT To RIO’ko hurrengo atalaren protagonista izango da. Atala bihar, otsailaren 6an, eskainiko dute 14:45ean ETB2n eta 21:00etan ETB1en. Saioak euskal kirolari olinpikoen eta paralinpikoen prestaketa erakustea du helburu eta euskal telebista publikoak BASQUE TEAMekin duen akordioaren emaitza da.

Atal honetan Asier Garciak bere ibilbidea azalduko digu: hasiera batean bere kirol ametsetatik urrundu zuen istripua, egokitutako saskibaloiarekin nola hasi zuen harremana, bere lorpenak eta Rioko Jokoetan “handia den zerbait” lortzeko duen gogoa. Asierrek aitortzen du gaur egun ez duela istripuaz arnegatzen, harek ekarri zion desgaitasunari esker lortu duelako orain duen bizitza, eta pozik dagoelako horrekin.