basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Curling-a 22
urtarrila
2016

Irantzu Garcia eta curling-a ‘BAT To Rio’ programaren hurrengo protagonistak izango dira

Joan den asteburuan Espainiako curling txapelketa irabazi zuen Irantzu Garciak binakako mixtoan bere neba Gontzalekin batera, eta bera izango da, hain zuzen ere, bihar, urtarrilaren 23an emitituko den ‘BAT to RIO’ saioaren hurrengo atalaren protagonista. Programa 14:45ean eskaintzen da ETB2n eta 21:00etan ETB1en, euskal kirolari olinpikoen prestaketa erakustea du helburu eta euskal telebista publikoak BASQUE TEAMekin duen akordioaren emaitza da.

Hurrengo emanaldian Irantzu Garciak eta bere familiak oso ezaguna ez den kirola hurbilduko digute: curling-a. Hasiera batean familiarentzat denborapasa ‘bitxia’ zena, jarduera profesional bilakatu da Garcia-Vez neba-arrebentzat. Gainera Irantzuk azalduko digu batzuetan eliteko kirolari baten entrenamendu eta lehiaketak bere medikuntzako ikasketekin eta ingeleseko irakasle lanekin uztartzea ez dela hain erraza izaten.