basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AINHOA MURUA
Triatloia 15
urtarrila
2016

Ainhoa Murua ‘Bat To Rio’ programan protagonista

Londreseko Jokoetan olinpiar diploma eskuratu zuen Ainhoa Murua triatleta da Euskal Telebistako ‘Bat To Rio’ programaren hurrengo protagonista. Atala bihar, urtarrilaren 16an eskainiko da 14:45ean ETB2n eta 21:00etan ETB1en. Saioak ‘Rio 2016’n lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolarien prestaketa erakusten du eta BASQUE TEAM erakundearen eta euskal telebista publikoaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Programak Almeriara bidaiatu du Ainhoarekin egoteko urteko bere lehen entrenamendu astean. Riokoak bere laugarren Olinpiar Jokoak izan daitezke eta horiek prestatzeko ezinbestekoa izaten ari da Jon Unanuek, bere bikotekideak, ematen dion sostengua. Jonek dena utzi du Muruaren aldamenean egoteko eta bere kirol ibilbidearen heldutasunean motibazioa ez galtzeko behar duen pizgarria ematen dio.