basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Borroka librea 18
abendua
2015

Maider Unda Bat To Rion protagonista

Maider Unda, Londresko Joko Olinpikoetako borroka libreko brontzezko dominaren irabazlea dugu, Euskal Telebistak bihar, larunbatez, emitituko duen “BAT to Rio” programako protagonista. Saioa 14:45ean eskainiko da ETB-2an eta 21:00etan ETB-1ean, 2016ko Rioko Jokoetan lehiatzeko prest dauden euskal kirolarien prestaketa erakusteko asmoz, eta kirolari hauei bekak ematen dizkien BASQUE TEAM erakundearen eta euskal telebista publikoarekin arteko lankidetzaren emaitza da. Arabar borrokalariak bere oroitzapen, bizipen eta aurreikuspenen errepasoa egingo du Aramaioko Olaeta auzoan duen baserritik, bertan grabatuta baitaude saioko irudirik gehienak. Horrela, Beijing-en izandako parte-hartzearen eta Londresen lortutako brontzezko dominaren oroitzapenekin batera, kirolariak artaldea zainduz eta gazta eginez daraman eguneroko jarduna ere ikusi ahal izango da. Saioan, halaber, prestaketaren irudiak azalduko dira, baita entrenatzailearen adierazpenak eta borrokalariak ama izan ondoren goi-mailako lehiaketako prestaketa-lanetara itzultzean dauzkan aurreikuspenak ere.