basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Imagen264.jpg
Albisteak 18
abendua
2015

Goi mailako kirolarientzako 2016ko Basque Team bekak eskatzeko epea ireki da

Euskadi Kirola Fundazioko Patronatuak 2016. urteko goi-mailako kirolarientzako BASQUE TEAM bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean itxiko da. Iragarkia oso-osorik kontsultatu eta deskarga daiteke: http://basqueteam.eus/wp-content/uploads/2015/07/BEKEN-OINARRIAK-ETA-ERANSKINAK-2016.pdf. Beka hauen helburu nagusia, BASQUE TEAM markapean diharduen Fundazioaren eginkizunari dagokion goi-mailako euskal kirola sustatzea da. Laguntzak kirol ez-profesionalari zuzenduta daude nagusiki, eta batez ere Rioko 2016ko Jokoetan lau urteroko hitzordua izango duten kirol-modalitate olinpiko eta paralinpikoei. 2016ko Euskadi Kirola bekek hainbat modalitate barne hartzen dituzte, hala nola, modalitate ekonomikoak (hiru aldaeratan: oinarrizko beka, helburukako sariak eta laguntza osagarriak) eta zerbitzu osagarriak eskaintzea (kirol prestakuntza optimizatzeko zerbitzuak edota, coaching-a eta kirolari bekadunen jardueren zabalkundearen bitartez, onura soziala helburu dutenak). Era berean, “BAT & Rio” laguntzak sortu dira, Joko Olinpikoetan parte hartuko duten kirolarientzat. Derrigorrezko baldintzak betetzen dituzten teknikari espezializatuek eta kirol erakundeek ere (ekipoek nahiz klubek) BASQUE TEAM laguntzak eska ditzakete. Beka ha uek jasotzeak urte osoko kirol jardunari eusteko konpromisoa betetzea dakar, dopinaren aurkako borrokari eta beste hainbat alderdiri dagozkien arauak aintzakotzat hartuz. Beka eskatzerakoan, beharrezkoa da nazioarteko azkenaldiko kirol emaitzarik garrantzitsuenak biltzen dituen kirol curriculuma aurkeztea, baita 2016. urte osorako plangintza ere, helburuak eta kirol-lehiaketen egutegia barne. Beka, sari eta laguntza osagarrien zenbatekoa zehazteko, onartu diren eskabideak eta Euskadi Kirola Fundazioak duen finantza egoera hartuko dira kontuan. Ematerakoan, halaber, 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean nazioarteko kirol lehiaketetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan. Euskadi Kirola Fundazioa Euskal sektore publikoko fundazioa da. Erakunde honen helburua goi mailako euskal kirola bultzatu eta sustatzea da; horrela, goi mailako kirolean nazioarteko lehiaketetan erruz parte hartu ahal izango da eta, bereziki, goi mailako kirol ekitaldietan. Ha laber, lehiaketa horietan euskal kirolariek goi mailako emaitzak izatea da erakundearen beste helburua.